Erosketarik gabeko eguna

Berdeagon prestatzen ari gara jada Durangon izango dugun ekitaldia. Aurten urtarrilak 19,20 eta 21ean ospatuko da Berdeago Energy, eta 27 eta 28an Nature. Seigarren azoka hau biziberrituta ikusiko duzue, izan ere antolatzaileen taldea indartu eta laguntza berriak sartu dira. Azokari azken ukituak ematen zaizkion bitartean, beste jarduera batzuk dakartzagu. Erosketarik Gabeko Eguna, besteak beste.

Oso ezaguna ez den arren, duela 25 urtetik azaroko azken ostiralero jardunaldi hau ospatzen da nazioarteko mailan, kontsumitzaileak kontzientziatzeko asmoarekin jaioa eta erosten dugun horren erabilgarritasun errealari erreparatzen dionak. Iniziatiba hau Black Friday -etik jaio zen, denda estatubatuarrek gabonetako kanpainei hasiera ematen dioten eguna eta bertako Thanksgiving Day ospatu eta egun bat ondoren gertatzen dena.  Black Friday data bai ezaguna zaigu, izan ere, hemen ere gure modura moldatu dugu, beste hainbat gauza batzuekin gertatu den bezala.

 

Ted Dave deitzen da mugimendu antikontsumistaren arduraduna, 1992an Vancouverren proposamen baten bidez jaio zena. “Nahikoa dena aski da” izan zen bere leloa. Publizitate-argazkilariak greba eta boikotera deialdia egin zuen. Ez produktu edo enpresa zehatz batzuengana zuzenduta, baizik eta  erosketak egiteko dugun neurrigabeko moduari zuzendu zion, baita kapitalismoaren gehiegikeria eta arduragabekeriari. Duela bost urtetik hona mugimendua indarra hartzen joan da  asoziazioari eta Adbusters aldizkaren laguntzari esker. Kalle Lasn aktibistak lideratzen du Adbusters aldizkaria, bera Occupy Wall Street manifestaldien buruetako bat. Haien laguntzarekin, Erosketarik Gabeko Egunaren izenaren hazkuntza nabarmena izan da eta jardunaldiak antolatu izan dira 60 herrialde baino gehiagotan, Espainian barne, "compra menos, vive más" edo "comprapocalipsis" kontzeptuak barneratu direlarik. Egun zehatz honetan herrialde ezberdinetako erakundeek duten adierazteko modu anitz daude: dendaz libre dauden guneak sortzea; antzerkiak egin; informazioa banatu edo Zoriontasunaren Tunela sortu, hau da, kontsumora bultzatzen zaituen labirinto bat eta ibilbide amaieran kontsumismoak dakartzan ondorio negatiboak erakusten dizkizuena.

Horrez gain, mugimendu honek beste helburu batzuk ditu, merkataritza txiki eta gertukoa bultzatzea adibidez, online denden eta saltoki handien super eskaintzekin ezin dutelako lehian sartu.  Espainian, Ecologistas en Acción asoziazioak indarra eman dio egun honen mezuari, gure planeta esplotatuko ez duen sistema bat sustatuz, kontsumitzeko era desberdina eta arduratsua, giza eta ingurugiro jasangarritasuna, aberastasunaren banaketa ekitatiboa, solidaritatea eta gertutasunean oinarritzen diren komunitate-harremanak bultzatuz ere bai. Jardunaldia ospatzearen asmoa, azken finean, guztion partehartzea bilatzea da, danon artean arduratsuago jokatzen hasteko desioa adierazi dezagun. Zatoz?