Erakusleentzat informazioa

Berdeago Energyk eraginkortasun energetikoarengatik apustua egingo du beste urte batez, herritarrentzako egitarau erakargarri bat antolatuz, eta orain arteko 45.000 bisitarien marka gaindituz.

Bere kokapena dela eta, Durango Euskal Autonomia Erkidegoko gune estrategikotzat hartzen da, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiaren erdialdean kokatuta dagoelarik.

Ekimen hau eraginkortasun energetikoari, mugikortasun jasangarriari eta hondakinen kudeaketari loturik dauden enpresei (ingeniaritzak, komertzialak, instalatzaileak, fabrikanteak, eragile energetikoak, zerbitzu energetikoetarako enpresak, biomasa sortzaileak, biomasa banatzaileak), azken kontsumitzaileei (erakunde publikoetako teknikariak, industrialak, erakundeak, ikerlariak, arkitektoak, aparejadoreak, finka administratzaileak,  etab..) eta azkenik, herritarrei orokorrean bideratuta dago, eredu energetiko alternatibo bat sustatzeko asmoz.

Fitxa teknikoa

 

-IZENA: BERDEAGO ENERGY

-LEKUA: LANDAKO GUNEA, DURANGO, BIZKAIA

-SEKTOREAK: ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA, MUGIKORTASUN JASANGARRIA, HONDAKINEN KUEDEAKETA

-ALDIZKAKOTASUNA: URTERO

-EDIZIOA: ZAZPIGARRENA

-DATAK: 2019KO OTSAILAREN 1, 2 ETA 3AN

-MUNTAIA: URTARRILAREN 30 ETA 31AN, ASTEAZKENA ETA OSTEGUNA

-MATERIALEN BILKETA: OTSAILAREN 4AN, ASTELEHENA

-AURREIKUSITAKO STANDEN KOPURUA: 65

-AURREIKUSITAKO BISITARIEN KOPURUA: 10.000

 

  

 Parte hartze buletina

Parte hartze buletina eta kontraturako baldintzak.

 

 

Azokako planoa

Berdeago azokak hurrengo sektoreak jorratzen ditu:

-Eraginkortasun energetikoa: Biomasa, energia eolikoa, geotermia, aerotermia, eguzki bidezko energia, LED argiztapena, birgaitze energetikoa, kontsumo energetiko gutxiko eraikinak (Passivhaus), domotika, etab.

-Mugikortasun jasangarria: Bizikletak, ibilgailu elektrikoak, GLP erregaia, etab.

-Hondakinen kudeaketa: Azpiegiturak, aholkularitza, kale garbiketa, etab.

 

 

 

Tarifak

-STAND 12m2: 660€ + BEZ  (EMAN EZAZU IZENA AZAROAREN 31A BAINO LEHEN ETA AURREZTU EZAZU %15A)

-STAND 16m2 (IBILGAILUEI BIDERATUTA): 880€ + BEZ  (EMAN EZAZU IZENA AZAROAREN 31A BAINO LEHEN ETA AURREZTU EZAZU %15A)

-STAND 20m2: 1060€ + BEZ  (EMAN EZAZU IZENA AZAROAREN 15A BAINO LEHEN ETA AURREZTU EZAZU %15A)