Erakusleentzat informazioa

Berdeago Naturek ekologiarengatik eta kontsumo eredu ezberdin batengatik apustua egingo du beste urte batez, herritarrentzako egitarau erakargarri bat antolatuz, eta orain arteko 45.000 bisitarien marka gaindituz.

Bere kokapena dela eta, Durango Euskal Autonomia Erkidegoko gune estrategikotzat hartzen da, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiaren erdialdean kokatuta dagoelarik.

Ekimen hau ziurtagiridun kontsumo ekologikoarekin eta kontsumo naturalarekin erlazionatuta dauden enpresei bideratuta dago (ekoizle eta nekazariei, banatzaileei, elikagai denda eta belardendei, nutrizionistei, terapeutei, etab) eta herritarrei orokorrean ere bai, kontsumo eredu alternatibo bat sustatzeko asmoz.

Fitxa teknikoa

 

-IZENA: BERDEAGO NATURE

-LEKUA: LANDAKO GUNEA, DURANGO, BIZKAIA

-SEKTOREAK: ZIURTAGIRIDUN PRODUKTU EKOLOGIKOAK, KONTSUMO ARDURATSUA ETA OSASUNA

-ALDIZKAKOTASUNA: URTEROKOA

-EDIZIOA: HIRUGARRENA

-DATAK: 2019KO OTSAILAREN 9 ETA 10EAN

-MUNTAIA: OSTIRALA OTSAILAK 8

-MATERIAL BILKETA: ASTELEHENA OTSAILAK 11

-AURREIKUSITAKO STANDEN KOPURUA: 65

-AURREIKUSITAKO BISITARIEN KOPURUA: 10.000

 

 

Parte hartze buletina

Parte hartze buletina eta kontraturako baldintzak.

 

 

Azokako planoa

Berdeago Nature azokak hurrengo sektoreak jorratzen ditu:

-Ziurtagiridun produktu ekologikoak:  Nekazal ekologikorako ziurtagiridun elikadura, ziurtagiridun ehun organikoa, ziurtagiridun kosmetika ekologikoa, etab 

-Produktu eta zerbitzu naturalak: Kosmetika eta higiene naturala, ehungintza eta konplementu naturalak, etxe osasuntsua, terapia naturalentzako osagarriak, ekoturismoa, erremedio naturalak, etab.

 

 

 

Tarifak

-STAND 6m2 (12m2KO STANDA PARTEKATUZ): 240€ + BEZ  (PREZIO HONEK %30KO DESKONTUA DU BARNE, AZAROAREN 15ERA ARTE)

-STAND 12m2: 460€ + BEZ  (PREZIO HONEK %30KO DESKONTUA DU BARNE, AZAROAREN 15ERA ARTE)