Bisitarientzat informazioa

Eraginkortasun energetikoaren inguruko azkenengo berrikuntzak ezagutu nahi dituzu? edota zure etxeko faktura energetikoan aurreztu? Berdeago Energy energia berriztagarrien, mugikortasun jasangarriaren eta hondakinen tratamenduen inguruko alternatiba berdeak ezagutzeko espazio aproposa da.

Alde batetik, Berdeago Energyk haien produktu eta zerbitzuak erakutsiko dituzten 70 erakusle batzea aurreikusten du. Bestalde, programan hainbat ekintza eta hitzaldi eskainiko dira herritarrak kontzientziatzeko asmoz.

Berdeago Energyn, hiru gune didaktiko aurkitu daitezke: "Hitz Berdea Gunea", "Zirkulo Berdea Gunea" eta "Film Berdea Gunea". "Hitz Berdea Gunean"-n, ingurugiro iraunkortasunarekin zerikusia duten hitzaldiak eskaintzen dira. Hiru urte hauetan zehar, 70 hizlari baino gehiagok haien teoriak, esperientziak eta ezagutzak azaldu dituzte gune honetan.

"Zirkulo Berdea Gunea"-n, aldiz, esperimentatzeko, ikasteko eta energia, berrerabilpena eta zientziarekin lotura duten ekintza ludikoen bitartez gure ezagutzak garatzeko espazio bat da. Aditu baten laguntzarekin eoliko bat edota eguzki bidezko gidatzaile bat eraikitzen ikastea, entretenigarria egiten zaie "Zirkulo Berdea Gunean"-n parte hartzen duten guztiei.

Bestalde, “Film Berdea Gunea” Plateruena Kafe Antzokian kokatuta egongo da, non publiko guztiei zuzenduriko emanaldiak eskainiko diren. Bertan, Berdeagok jorratzen dituen gaien inguruan herritarrak heztea eta kontzientzitzea helburu duten herrialde ezberdinetako dokumental edo filmak ikusi ahalko dira. Mundu mailan sarituak izan diren filmak izango dira aurten gune honetan, hala nola, “Bikes VS Cars”, edota “Baso ahaztuak” izeneko dokumental euskalduna.

Azkenik, berrikuntza gisa, “Aukera Berdea Gunea” izeneko espazioa izango da, erakusle eta bisitarien arteko harremana sustatzeko eta proiektu eta kolaborazio berriak sor daitezen.