Bisitarientzat informazioa

Azken alternatiba ekologiko eta naturaletaz gozatu nahi duzu? kontsumo arduratsu baten alde kolaboratu nahi duzu? Berdeago Naturek ziurtagiridun produktu ekologiko eta produktu naturalen inguruko alternatiba berdeak ezagutzeko espazio aproposa da.

Alde batetik, Berdeago Naturek haien produktu eta zerbitzuak erakutsiko dituzten 70 erakusle batzea aurreikusten du. Bestalde, programan hainbat ekintza eta hitzaldi eskainiko dira herritarrak kontzientziatzeko asmoz.

Berdeago Naturen, hiru gune didaktiko aurkitu daitezke: "Hitz Berdea Gunea", "Zirkulo Berdea Gunea" eta "Film Berdea Gunea". "Hitz Berdea Gunean"-n, ingurugiro iraunkortasunarekin zerikusia duten hitzaldiak eskaintzen dira. Hiru urte hauetan zehar, 70 hizlari baino gehiagok haien teoriak, esperientziak eta ezagutzak azaldu dituzte gune honetan.

"Zirkulo Berdea Gunea"-n, aldiz, esperimentatzeko, ikasteko eta produktu ekologiko eta naturalekin lotura duten ekintza ludikoen bitartez gure ezagutzak garatzeko espazio bat da. Produktu ekologikoekin errezeta berriak sukaldatzea "Showcooking"-en bitartez edota kosmetika ekologikoaren inguruko tailerrak, entretenigarriak izango dira "Zirkulo Berdea Gunean"-n parte hartzen duten guztiei.

Bestalde, “Film Berdea Gunea” Plateruena Kafe Antzokian kokatuta egongo da, non publiko guztiei zuzenduriko emanaldiak eskainiko diren. Bertan, Berdeago Naturek jorratzen dituen gaien inguruan herritarrak heztea eta kontzientzitzea helburu duten herrialde ezberdinetako dokumental edo filmak ikusi ahalko dira. 

Azkenik, berrikuntza gisa, “Aukera Berdea Gunea” izeneko espazioa izango da, erakusle eta bisitarien arteko harremana sustatzeko eta proiektu eta kolaborazio berriak sor daitezen.