Berdeagoren babesak, funtsezkoak gure ingurumenaren inguruko lana aurrera eramateko

2018an Azokak zortzi aparteko babesle izango ditu, Berdeagoren lanarekin bat eginez gure planetaren zainketan parte hartuko dutenak.  

 

Aurten ere Berdeago Euskal Ingurugiro Iraunkortasunaren Azoka gertatuko da, ekitaldi ekologiko garrantzitsuenetarikoa jada. Aukeratu diren datak 2018ko urtarrilaren 19, 20 eta 21a dira Berdeago Energy energia-eraginkortasunaren, mugikortasun jasangarriaren eta ingurugiro berrikuntzaren azokaren kasuan, eta 27 eta 28 Berdeago Nature elikadura ekologiko eta KM0aren, ekonomia sozialaren, ongizatearen eta gizarte ekintzaren azokaren kasuan. Sarrera dohainik izango da.

 

Berdeagok ingurumenarekiko zaintzearen eta sustapenaren alde lan egiten jarraitzen du bere alderdi guztietan, eta hauxe aurtengo babesle guztiekin partekatzen duen konpromisoa da, zeintzuk gure planetarekiko errespetu handiago bat lortzeko laguntza ekarri dute. Hori dela eta, Durangoko Udalak eskainitako laguntza eskertu nahi genuke berriro ere, bere espazioetako bat utzi du eta aurtengo azokarako ere. Landako Gunea pabiloia leku estrategiko eta pribilegiatua da, leku perfektuan kokatzen da Durangoko herrian eta Berdeago goi mailako azoka izateko instalazioak batzen ditu.

 

Era berean, Eusko Jaurlaritza eta Ihobe bezalako erakundeek jarraitzen dute ere ingurumen proiektuetan dena ematen legegintzaldi honetan, alokairu publikoko etxebizitzen promozioan, hiriaren birsorkuntzan eta Euskadiko uraren berreskuratze eta kudeaketa lanetan, adibidez.

 

Bizkaiko Foru Aldundia gure beste babesleetako bat da. Berdeagorekin duen inplikazioa beste asunto ekologikoetan duen erantzukizunaren emaitza da. Momentuan egiten ari den beste proiektuetaz ahaztu gabe, Ondarruko hondakin organikoen kudeaketa zabaltzeko diru-laguntzetan eta ekoizle gazteen enpresa berrien sorkuntza sustatzeko egin dituen inbertsioak, besteak beste.

 

 

Bere aldetik, BBK-k bere gizarte erantzukizun korporatiboa indartzen jarraitzen du. 2017an egin zuen, hala nola, euskal familien negozioentzako informazioa, prestakuntza eta errazte planak sustatzeko ekimenak sustatuz, eta 2018an Berdeago babestuko du.

 

EVE- Energiaren Euskal Erakundea, gure beste babesleetako bat izango da. Industrian edo Biomasan 2017an Energia-Eraginkortasunari eta Energia Berriztagarriei zuzenduta joan ziren laguntza programei esker dugu hain ezaguna, eta ez dute Berdeago iniziatiba sustatzeko aukera galdu

 

Cafés Baqué Baqué Fundazioan barne aritu da lanean kultura, kirola eta gizarte jardunaldiak sustatzen, irabazi asmorik gabeko elkarteek aurrera eramandakoak eta bereziki kirolari lotutako baloreak gazteei hurbiltzeko helburu dutenak. Haien konpromisoak aurten Berdeago familiaren parte izatera eraman du, babesle izatera pasatuz.

 

Gure babesleetako azkena Eroski dugu, 2014an “Urrezko Ziria” lortu zuten Espainiako Elikagaien Banku Federazioaren eskutik (FESBAL), haiek aurrera eramandako “Zero Zabor” dohaintza programari esker. Era berean, haien erantzukizuna haratago dijo, Berdeagoren balioekin bat eginez kontsumo arduratsuaren eta energia-eraginkortasunaren bila.

 

Hauek denek posible egiten dute Berdeago Energyko seigarren azoka eta Berdeago Natureko bigarren azoka indarrez aurrera eramatea, gure energiak bateratuz ingurumenarekiko dugun erantzukizunaren sentimendu handiago bat lortuz. Horiek guztiei, esker mila.