BERDEAGOREN 5. EDIZIOAK 17.700 BISITARIEKIN ITXI DITU ATEAK

Berdeago Energy jasangarritasun energetikoaren azoka erreferente moduan finkatu da eta Berdeago Nature emaitza umilekin estreinatu da.

Aitziber Irigoras Durangoko alkatesak adierazi duenez “Aurten aurreikuspenak erabat gaindituko zirenaren susmoa geneukan. Berdeago Azoka bi asteburutara zabaltzearen proposamena etorritako jendetzak (bi asteburuen artean) saritutako halako arriskua zuen apustua izan da. Pertsona ugarik bi astetan errepikatu du, baina eskaintza dibertsifikatzeak etorritako pertsonek bere agerpena espezializatzea ekarri du, interes pertsonal handiagoko hartara zuzenduz. Edozein kasutan, helburu bikoitza lortu da. Batetik, Durango asteburu jarrai bitan jasangarritasunaren epizentroan kokatzea; eta bestetik, bisitatu gaituzten pertsona guztiak informatu eta trebatzea. Jasangarritasunari dagokionez etorkizuna egunez egun egiten da eta bide horretan gaude.”

Berdeago Energy

Euskal ingurugiro iraunkortasun azokaren lehen asteburuak ez zuen hutsik egin. Horrela konfirmatu zuten Durangora asteburu osoan zehar gerturatutako 8.700 pertsonek.

Tesla kotxea ekitaldiaren protagonista handienetako bat izan zen, lastozko etxe, kondentsazio galdarak, geotermia, aerotermia, etabarrekin batera. Proposamen eraginkor ugari berdeagoak izateko.

Azken edizio honetan jendetza zertxobait jaitsi bazen arren benetako interesa zuten pertsonak gerturatu ziren Landakora.

Berdeago Nature

Berdeagoren bigarren asteburua, elikadura ekologikoa, kosmetika eta higiene ekologikoa, moda sostengarria eta terapia alternatiboen inguruko 50 profesional baino gehiagorekin ireki zituen ateak, bisitari guztiei kontsumo jasangarri baterako eredu ezberdinak erakutsiz.

Naturek izandako 25 ekintza eta hitzaldiek oso onarpen ona izan zuten jendearen artean, produktu ekologiko eta artisauen alde apustu egiten hasi den jendea hain zuzen.

Ereiteko garaia da, kontzientzia hartzeko, bidea egiteko momentua, Berdeago Naturek bere ahizpa nagusia den Energyren pausuak jarraitu eta merkatuan finkatzeko.

Lanerako urte oso bat aurretik, indarberriturik bueltatu eta euskal herritarrentzako hain garrantzitsua den eremu honetan hazten jarraitzeko.