BERDEAGO SENDOTU DA 2018KO AZOKAN JASANGARRITASUNAREN ETA KONTSUMO ARDURATSUAREN ERAKARGARRI IZANEZ

Berdeago jada saihestu ezin beharrezko elkargunea da energia berriztagarri eta elikadura ekologikoetan interesaturik daudenentzako. Bizkaiko Durangoko udalerrian ospatu da azkeneko bi asteburu hauetan Ingurugiro Iraunkortasunaren Azoka, eta publikoaren erantzuna hobetzen doa urtez urte. Egun bat gutxiago izan duen arren, azokak Landako Gunea ikuskatu duten 16.000 bisitari baino gehiago bildu ditu, informazioa eta produktuak eskuratuz ingurumenaren zaintzaren sustapenerako. 

 

Antolakuntzatik pozik agertzen dira emaitzak ikusita, eta ia 40 hitzaldi, tailer eta dastaketetan izan den dinamismoa azpimarratzen dute. Horrela, irakurketa positiboa egiten da ere erakusleen zonan izandako salmenta eta bisitarien interakzioarekin. 120 txoko baino gehiago hauen produktu eta eskaintzaren barietate eta kalitatea nabarmendu da aurtengo azokan.

 

Berdeago Energy-k aurtengoan ere eraikuntzari, bioeraikuntzari, mugikortasun jasangarriari eta hondakin kudeaketari lotutako energia eraginkortasunaren berrikuntzak ezagutzera eman ditu. Profesionalentzako 47 txoko izan dira, eraikuntza, arkitektura edota instalakuntzaren sektoreak landu dituztenak, baina birgaitze energetikoa edota energia sortzeko sistema eraginkorren bitartez, energia aurrezten interesaturik dagoen publikoari zuzendutakoak ere aurkitu ahal izan ditugu. 7.600 bisitariek azokaren arrakasta erakusten dute, eta urteroko elkargune profesional bezala sendotu dela ere, bisitariak informazioa aktualizatzeko eta jasangarritasunaren modeloak ezagutzeko baliogarri aurkitzen duelako.

 

Bestalde, Berdeago Nature-k goranzko joera bat erakutsi du bigarren azoka honetan. Egun bat gutxiago izan arren aurreko urtearekiko, bisitarien etortzea 8.500koa izan da, 2017koaren antzeko zifra. Horrela, azoka produktu ekologikoak eta naturalak aurkitzeko elkargune bihurtu da arlo hauetan: elikadura, kosmetika eta higienea, moda, artisautza, proiektu sozialak... 74 erakusle izan ziren bertan beraien eskaintza zabala erakusten, bai eta adituen eskutik hitzaldi eta tailer ugari. Agronomo eta paisajista den Jakoba Errekondo izan zen bertan, esaterako, “Landareen bizimodua eta aholkularitza” hitzaldiarekin.