feria medio ambiente

2016 edizioa

  > Berdeagoko IV. edizio honek publiko espezializatuago bat erakartzea lortu du.

  > 11.592 bisitari pasatu dira Landako Guneatik otsailaren 19,20 y 21ean zehar.

  >73 enpresak hartu dute parte, 2015ean baino %30 gehiagok.

AZKEN BALANTZEA

 

Euskal Ingurugiro Iraunkortasun Azokaren IV. edizioak, ateak itxi zituen 9 probintzia baino gehiagotik etorritako 11.592 bisitari erakarriz. Kontuan edukita axteburuan zehar ekintza ludiko ezberdinak izan direla, bisitari kopurua nahiko orekatua egon da azokaren hiru egunetan zehar, iazko edizioarekin alderatuta, inaugurazioan bisitari gehiago erakarriz. Stand-en kalitatea, hauek eskainitako produktuak eta haien profesionaltasuna izan dira bisitariek gehienek errepikaturiko iruzkinak.

 

Gainera, publiko partikularra erakartzeaz gain, berdeagok publiko espezializatuagoa erakartzea lortu du aurten, azokan eskaini diren hitzaldi teknikoei esker, adibidez "Passivhaus"-aren ingurukoa. Jasangarritasuna eta energia eta baliabideekiko eraginkortasuna, guztion esku dauden gaiak dira. Alde batetik, profesionalak teknologia ezberdinen preskiptore direlako, eta bestalde partikularrak, hauek ingurumenarekiko soluzioak aplikatzea erabakitzen baitute, haien fakturetan aurrezteko eta isurketen murrizketan kolaboratzeko asmoz.