feria medio ambiente

2015 Edizioa

  > Berdeagoren hirugarren edizioko datuak azoka finkatu egin dela baieztatzen dute.

  > 9.158 bisitari pasatu dira Landako Guneatik.

  > 56 enpresek hartu dute parte, 2014 an baino 31% gehiagok.

AZKEN BALANTZEA

 

Bisitari kopurua jaitsi egin da, baina publikoa espezializatuagoa izan da. Hau izan da antolakuntzak hirugarren edizioarekiko egin duen balorazioa. “Aurten 10.000 pertsona inguru gerturatu dira, iaz baino 2.000 pertsona gutxiago gutxi gorabehera, baina egia da gerturatu den publikoa espezializatuagoa dela, eta haietako askok bazekiten zer bilatzen zuten”, azaldu zuen Iñigo Peñak, antolakuntzako zuzendariak.

Beste urte batez, ostiraleko jardunaldia izan zen publiko gutxien bildu zuena, igandean, aldiz, jendetza izan zen Landako Gunean. Horren adibide izan ziren Landako Guneak bere ateak ireki baino lehen sarreran itxaroten zeuden bisitari guztiak.

 

Ohikoa den bezala, azoka hiru gunetan banatu da: erakusleen gunea, hitzaldien gunea eta ekintzei bideraturiko gunea. 58 enpresek hartu dute parte azokan, iaz baino zortzi gehiago eta hamar inguru kanpoan gelditu ziren espazio faltarengatik. “Parte hartu duten enpresa askok esan digute hurrengo urtean berriro parte hartu nahi dutela eta hauei, espazio faltarengatik parte hartu ez duten enpresak gehitu behar zaizkie. Honek asko pozten gaitu eta Berdeago finkatu egin dela eta enpresentzat interesgarria dela erakusten du” nabarmendu zuen kontent antolakuntzak.